AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Herri Sanferminetatik salatu dute espazioa erabiltzeko oztopoak jarri dizkiela Iruñeko Udalak

"Osasunari" lotutako arrazoiak argudiatuta, aurten ere udalak debekatu egin du Baratxurien Plazan Herri Sanferminak ospatu ahal izatea. Gaur aurkeztuko dute aurtengo jaietarako egitaraua.

Hilabete baino gutxiago gelditzen da San Fermin festetarako, eta, Iruñean (Nafarroa), Herri Sanferminak antolatu dituzte urte honetan ere. Dena den, antolatzaileek salatu dute oraingoan ere espazio publikoa erabili ahal izateko trabak jarri dizkiela Iruñeko Udalak (EH Bildu): ez du Baratxurien Plazan Herri Sanferminetako ekimenak egin ahal izateko baimenik eman, "osasunari" lotutako argudioengatik.

Hori dela-eta, aurreko urtean bezala, plaza bakarra izango da Herri Sanferminetarako: O Plaza. "Aurreko urtean, plazak jendez gainezka egin zuen; eta hori ospatzekoa da. Hori dela eta, egitarau zabal eta anitzagoa egiteko beharrak bultzatuta, bi plaza eskatu genizion udalari, O Plaza eta Baratxurien Plaza". Aurrez ere, bi plaza horiek erabili izan dira Herri Sanferminak ospatzeko, lau urtez hain zuzen ere. Baina udalak ezezkoa eman du, eta Herri Sanferminetarako toki bakarra baimendu du.

Horiek horrela, Baratxurien Plaza ukatu ondoren, antolatzaileek diote "alternatiba bat bilatzeko borondaterik ez" dutela ikusi udalaren partetik, eta "denbora luzatzen joan" dela, "herri-mugimenduak eta konkretuki auzolanean eta irabazi-asmorik gabe antolatzen diren jaiek erdigunean behar duten espazioa murriztuz". Beraz, hurrengo urteei begira, aterabide bat exijitu diote udalari, eta irailean biltzeko deia egin diote.

Dena den, aurtengo sanferminetarako egitaraua prest daukate jada, eta gaur bertan aurkeztuko dute O Plazan. 18:00etan izango da aurkezpena, eta horren ondoren Olinpiaden aurkezpena eta frogak nahiz pintxo-pote girotu bat egingo dituzte.

San Frantziskoko ile-apaindegian maiatzean izandako eraso polizial arrazista ikertzen ari omen dira
Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ikerketa bat omen dauka zabalik, eta aitortu du 2020tik hona ertzainen aurkako 11 espediente baino ez direla bukatu zigorrekin.