AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Herrialde Katalanetako zenbait mugimendutan infiltratutako polizia saritu du Barne Ministerioak

Polizia-agente bat hiru urtez egon da Bartzelonako eta Sant Andreuko hainbat mugimendutan infiltratuta, eta informazio gehiago eskuratzeko asmoz, zenbait emakume militanterekin "harreman sexu-afektibo instrumentalak" izatera heldu da. Orain, enbaxada batean ari omen da lanean, bereziki soldata altuarekin.

Directa hedabideak aurreko astean atera zuen argitara beste polizia-infiltrazio kasu bat Herrialde Katalanetan, bigarrena azken hilabeteetan. Zehazki, hiru urtez (2020tik 2022ra bitartean) Bartzelonako eta Sant Andreuko zenbait mugimendutan infiltratuta egon den polizia bat atzeman du Directa-k. Agente hau, gainera, "harreman sexu-afektibo instrumentalak" izatera iritsi zen, zelatatu nahi zituen espazio politikoei buruzko informazio gehiago eskuratzeko helburuarekin.

Hori gutxi balitz, badirudi polizia-agente hori saritu duela orain Espainiako Barne Ministerioak. Infiltrazioa jakitera eman zenean, bere kontrako kereilak aurkeztu zituzten hainbat emakumek, sexu-abusuengatik. Horren ostean, Herrialde Katalanetatik alde egin du polizia-satorrak, eta, El Español-en arabera, enbaxada batera bidali dute lan egitera. Antza, agentea babesteko asmoz hartu dute erabaki hori.

El Nacional.cat atariak azpimarratu duenez, enbaxadetako lanpostuak oso desiratuak dira guardia zibilen eta Espainiako Poliziako agenteen artean, soldatak bereziki altuak baitira.

"Joera politiko bat gazte langileon artean zabaltzen eta egonkortzen ari dela erakusten dute U28ko manifestazioek"
Astebete baino gehiago igaro da urtarrilaren 28tik. Egun horretan, GKSk deituta, milaka lagunek hartu zituzten kaleak Bilbon eta Iruñean, 'Burgesiaren ofentsibaren aurrean, gazte langileok borrokara!' lelopean. Jendetsuak izan ziren manifestazioak, gehienbat gazteen parte-hartzearekin eta diskurtso ofizialetatik urrundutako aldarrikapenekin. Manifestazio horien dimentsio estrategikoaz eta politika iraultzailearekiko loturaz galdetu diogu orain GKSri; mobilizazioak askotarikoak eta hamaika adierazpenek antolatutakoak izan daitezkeen arren, guztiek ez baitituzte helburu eta efektu berdinak izaten.