AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hezkuntza arloko jantokietako eta garraioko langileek greba egingo dute urtarrila amaieran

Publikoak, itunpekoak nahiz pribatuak diren ikastetxeetako beharginek joko dute grebara urtarrilaren 27an eta 28an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak haien lan-baldintzak hobetzeko duen borondate eza salatzeko asmoz.

"Sektoreko eguneroko arazoak negoziatzeko eta konpontzeko" Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak duen borondate faltaren aurrean, greba egingo dute Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako ikastetxetako jantokietako nahiz garraioko langileek. Bi eguneko lanuztea izango da, urtarrilaren 27an eta 28an, eta publikoak, itunpekoak nahiz pribatuak diren ikastetxeetan batuko dira mobilizaziora soldatapeko beharginak.

Pasa den urtarrilaren 11n izan zen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta langileen ordezkarien arteko azken bilera. Bertan, langileen esanetan, Hezkuntza Sailak berriz egin zion muzin heziguneetako bi zerbitzu horietan duen erantzukizunari, "ikastetxeetako zuzendaritzei eta OMRei" esleituz lan-gatazka konpontzeko ardura.

Etengabe okerragotzen ari diren lan-baldintzak zirela-eta hasi zuten borroka ikastetxeetako garraioko nahiz jantokietako langileek. Garraioari dagokionez, azaldu zuten oraindik ez dela behar bezalako neurririk hartzen COVID-19a ez kutsatzeko.

Aurretik ere egin dituzte mobilizazioak EAEko ikastetxetako jantokietako beharginek. Aldi honetan ere, egoera desblokeatzea espero dute.

Ertzaintzak hainbat jarduera politiko ikertu eta salatu ditu, "Poliziaren aurkako kanpaina bat" martxan dela argudiatuta
ERNE eta ESAN polizia-sindikatuen arabera, "Ertzaintzaren aurkako kanpainaren atzean nor dagoen ikertu behar da". Ondorioz, prest daude sare sozialetan zein kalean Polizia kritikatzen dutenei "gorroto-delituak" leporatzeko. Bien bitartean, hainbat lagunen aurka oldartu dira joan den asteburuan, hemezortzi atxiloketa eta 735 isunekin.