AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hezkuntza ereduari lotutako hainbat aldarri zehatz egin ditu IAk

"Miseriazko hezkuntza baten oinarriak finkatzera datorren erreformaldi prozesuaren aurrean, ikasle langileon eginbeharra proposamen politiko osatua mahaigaineratzea eta hori aurrera eramateko antolakuntza indartzea da", esan dute IAko kideek. Zazpi aldarrikapen zehatz aurkeztu dituzte.

Ikasle Abertzaleak antolakundeak atzo bete zituen 34 urte, Ikasleen Nazioarteko Egunean. Aste honetan bertan, hezkuntza ereduari lotutako zazpi aldarri zehatz jasotzen dituen programa bat argitaratu du. "Miseriazko hezkuntza baten oinarriak finkatzera datorren erreformaldi prozesuaren aurrean, ikasle langileon eginbeharra proposamen politiko osatua mahaigaineratzea eta hori aurrera eramateko antolakuntza indartzea da", adierazi du IAk: "Horretara dator aldarrikapen zerrenda hau, lortu nahi dugun hezkuntza eredua hainbat aspektutan ezaugarritzera".

Honakoak dira, hain zuzen, IAko kideek berriki egin dituzten aldarri zehatzak:

IAko kideek gogorarazi dutenez, sarri azaldu dute "transformazio garai bat bizitzen ari dela hezkuntza, ziklo ekonomiko berrira egokitzeko beharrak nahiz horretara datozen erreformek (LOMLOE zein EAEko hezkuntza legea) bultzatuta". "Eraldaketa horiek", dena den, "murrizketak baino ez" direla salatu dute, esaterako "oinarrizko zerbitzuei eta edukiari" dagokienez, eta "hezkuntzaren kalitatearen okertzearen erakusle" direla ohartarazi dute. "Agerikoa da dekadentzian aurkitzen dela hezkuntza, desegiten ari dela, eta horrek guztiak gogor kolpatzen gaitu ikasleok", esan du IAk.

"Gaur-gaurkoz etorkizun ziurgabe bat besterik eskaintzen ez duen hezkuntza sistema baten aurrean gaude: hezkuntza prozesuaren eta ikasleriaren artean gero eta handiagoa da distantzia eta deskonexio-maila; zigor forma nagusitu da, lan karga eta presio altuek antsietate-maila altuak eragiten dituzte, kontrol mekanismo eta joera autoritarioen zein infantilizazioaren indartzea ordenaren ezarpenerako oinarri bihurtu da, gaitasun eta baliabide gutxiago dituen ikaslea baztertua izaten ari da, eta abar", seinalatu du IAk gaur egun indarrean den hezkuntza ereduari dagokionez. Zehaztu du, gainera, "arazo horien guztien" aurrean "eztabaidaren fokoa desbideratzen" dela askotan; adibidez, aipatutako arazoak ikasleen "borondateari, utzikeriari eta arduragabekeriari" leporatuta.


Gutxienez bost eraso matxistaren berri eman dute azken egunetan Gasteizen eta Nafarroan
Atzo, Gasteizen, emakume bat jo zuen bere bikotekideak. Aste honetan, bestalde, FustiƱanan, Tuteran eta IruƱean eraso diete lau emakumeri.