AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hezkuntza legearen kontra, grebara jo dute berriz hezkuntza publikoko langileek

Bigarren greba deialdia izan zen atzo eskola publikoetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila lantzen ari den aurreproiektuaren aurka. Besteak beste, salatzen dute ez direla langileekin adostu hezkuntza legearen edukiak eta baldintzak.

Azaroaren 30ean egin bezala, atzo greba egin zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unibertsitaterainoko eskola publikoetako langileek. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik lantzen ari den hezkuntza legearen aurreproiektuaren aurka eta "hezkuntza publikoaren, propioaren eta euskaldunaren" alde atera ziren kalera bigarrenez, eta aurreneko greba deialdian bezala, beharginen %60ek hartu zuten parte protestan, sindikatuen arabera.

Hezkuntza publikoko langileek berriz adierazi zuten ez dutela Hezkuntza Sailaren hezkuntza legea babesten, eta salatu zuten ez direla haiekin adostu aurreproiektuak jasotzen dituen edukiak eta baldintzak. Hala, eskola publikoa "erdigunean" jar dezatela, segregazioari aurre egin diezaiotela eta beharginen lan-baldintza "egokiak" berma ditzatela eskatu zuten berriz, besteak beste.

Atzo goizean manifestazio bateratu bat egin zuten langileek Gasteizen (Araba). Arratsaldean, berriz, Gasteizen, Bilbon (Bizkaia) zein Donostian (Gipuzkoa) izan ziren elkarretaratzeak.

30 lagunetik gora atxilotu dituzte Grezian, Fragoulisen erailketa salatzeko protestetan
Atzo hil zen aurreko astean poliziak tiroz zauritutako gaztea, eta mobilizazio jendetsuak izan ziren Grezia osoan. Polizia gogor oldartu zen, besteak beste, gas negar-eragileak erabilita, eta 30 izan daitezke atxilotuak.