AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hezkuntza Sailean eta EHUn azpikontratatutako garbitzaileek mobilizazioa egin dute Lakuan, UIBrekin eta GUETekin batera

250 lagun inguru bildu dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza parean, eta mobilizazioa egin dute Uni2 zerbitzu-enpresaren egoitzaraino. Unibertsitateetako garbitzaileen sektoreko langileen lan hitzarmena izan da aldarri nagusia.

Gaur, otsailak 6, Hezkuntza Sailean eta EHUn azpikontratatutako garbitzaileek mobilizazioa egin dute Lakuan (Gasteiz, Araba), ikasle mugimenduko hainbat kiderekin batera. 250 lagun inguru elkartu dira Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, eta ondoren, Uni2 zerbitzu-enpresaren egoitzaraino mugitu dira garbitzaileak, Unibertsitateko Indar Batasuneko militanteak eta Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeko kideak. Unibertsitateetako garbitzaileen sektoreko langileen lan hitzarmena izan da aldarri nagusia berriro ere. Ikasturte honetan zehar, hainbat elkarretaratze egin dituzte garbitzaileek "hitzarmen duin baten alde".

UIB "langile sektore desberdinen batasunaren" bidez "unibertsitateko langileon hobekuntza material eta zehatzak erdiesteko" jaio zen; hala, mobilizazioarekin bat egin eta bertaratzeko deialdia egin du oraingoan ere. GUETek ere, duela zenbait urtetatik egin duen modura, babesa adierazi die garbitzaileei eta haien borrokari, eta alboan izan dira beste behin.

Emakume langileak greban

Iruñeko (Nafarroa) Sephora enpresako emakume langileek greba mugagabea hasi dute gaur. Aurrerantzean, lanuzteak egingo dituzte ostegunetan, ostiraletan eta larunbatetan.

Sephora enpresako langileek greba mugagabea hasi dute hitzarmen propioa lortzeko
Iruñeko Sephora kosmetika enpresako emakume langileek greba mugagabea abiatu dute gaur. Egunean bitan egingo dituzte elkarretaratzeak, Carlos III etorbidean.