AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hezkuntza-zentroetan ere zabaltzen ari dira urtarrilarren 25ean mobilizatzeko deia

Urtarrilaren 25ean izango dira manifestazioak Bilbon eta Iruñean, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen".

Astebete eskas geratzen da urtarrilaren 25erako. Egun horretan mobilizatzera deitu du Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS), gerra-mehatxuaren kontra eta faxismoaren gorakadaren kontra. Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa) antolatu ditu manifestazioak.

Ikasle Abertzaleak antolakundeak bat egin du deialdiarekin, eta asteak daramatza ikastetxeetan eta campusetan mobilizatzeko deia zabaltzen. IAko kideek aurkezpenak egin dituzte hezkuntza-zentroetan, GKSk deitutako manifestazioen nondik norakoak azaltzeko. Nabarmendu dute beharrezkoa dela kalera ateratzea, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen".

2024an, oinarrizko produktuak EAEn garestitu ziren gehien
KPI %2,8 igo zen iaz Espainiako Estatu mailan, %2,7 Nafarroan eta %3,6 EAEn. BEZaren murrizketak ez du ekidin 2023tik prezioek gora egitea.