AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hil egin da aurreko astean Artzentalesen lan-istripua izan zuen langilea

Basoko lanetan ari zela zauritu zen, moztutako pinu batek jota. 22 urte zituen. Aurten, gutxienez 23 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Aurreko asteazkenean, oso larri zauritu zen behargin bat Artzentalesen (Bizkaia). El Peso mendian lanean ari zela, langilea kolpatu zuen moztutako pinu batek: trabatuta geratu zen lehenengo, eta hura askatzeko makina astun bat erabili ondoren, behargina jo zuen zuhaitzak.

Larriki zauriturik eraman zuten erietxera, eta han izan da ordutik. Atzo, baina, hil egin zen. 22 urte zituen, eta Forestal Bejarano e Hijo enpresarentzat aritzen zen soldatapean. Bi hilabete zeramatzan sektorean.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 23 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan. Bestalde, ELA sindikatuaren arabera, baso-lanetan ari ziren hamabi behargin hil dira lan-istripuz 2021etik hona.

Ia 10.000 preso politiko palestinar daude espetxe sionistetan
Urriaren 7a baino lehen, 5.504 preso ziren. Kargurik eta epaiketarik gabe espetxeratu dituzte 3.565 palestinar, eta adin txikikoak dira 438. Azken hiletan, gutxienez 27 preso palestinar erail dituzte sionistek instalazio militarretan.