AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hil egin da aurreko astean Burlatan lan-istripua izan zuen langilea

22 urteko gazteak aurreko ostiralean jasan zuen istripua, Automóviles Torregrosa enpresan.

Duela astebete, hilaren 12an, larriki zauritu zen langile bat Burlatako (Nafarroa) Iturrondo industriagunean. Automóviles Torregrosa enpresan lanean ari zela, makina jasotzaile batek hartu zuen azpian 22 urteko behargina.

Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, eta atzo jakinarazi zuten hil egin dela gaztea, lan-istripuan jasandako zauri larrien ondorioz.

Iturri sindikalen arabera, Euskal Herrian, aurten gutxienez 21 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Eraso egin diete Altsasuko Gaztetxeari eta Mugimendu Sozialistako kideei
Joan den asteburuan, baten bat Altsasuko Gaztetxera sartu eta gutun anonimo bat utzi zuen: "Eskutitza Mugimendu Sozialistako militanteei zuzenduta zegoen eta hizkera erasokorra eta infantilista erabiltzen zuen". Egun gutxian, gainera, birritan utzi dituzte kakak Gaztetxean.