AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hil egin da aurreko astean lan-istripua izan zuen garraiolari andoaindar bat

48 urteko behargina aurreko astean zauritu zen lanean ari zela. Aurten, gutxienez bost lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Beste lan-heriotza baten berri eman dute Euskal Herrian. Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak jakinarazi duenez, oraingoan, Andoaingo (Gipuzkoa) langile batek galdu du bizia lan-istripuz. Garraiolari aritzen zen, eta aurreko astean izan zuen istripua, lanean ari zela. 48 urte zituen.

Bi hilabete ere ez dira igaro 2025. urtea hasi zenetik, eta jadanik bost dira Euskal Herrian soldatapean lanean ari zirela bizia galdu duten langileak.

Errepresioa Athleticeko zaleen aurka: kronika amaigabe bat
Herri Norte Taldeko eta IƱigo Cabacas Herri Harmailako kideekin hitz egin dugu, Athleticeko zaleek jasandako errepresio kasuen kronograma bat osatzeko. Kirol-harmailak aldarri politikoak hedatzeko espazio modura ulertzen dituztenen aurka, beldurraren politika da nagusi: zentsura, partidetara joateko debekuak, isun erraldoiak, polizia-operazio masiboak, kalez jantzitako polizien jazarpena, kolaborazio eskaerak... Eta agertoki hori guztia hauspotzen du komunikabide intoxikatzaileen kriminalizazio-kanpaina itogarriak. Ikus ditzagun azken urteetako gertakari nagusiak.