AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hil egin da Basauriko espetxeko preso bat

Atzo gauean eman zuten heriotzaren berri. Itxura denez, presoak bere buruaz beste egin zuen ziegan. Hiru presotik bik buruko gaitzak dituzte EAEn.

Basauriko (Bizkaia) espetxean hilik topatu dute preso zegoen pertsona bat, bere zeldan. Antza, bere buruaz beste egin du. Atzo, gaueko 21:00ak aldera eman zuten heriotzaren berri.

Maiatzean bertan, beste pertsona batek galdu zuen bizia Basauriko kartzelan, espetxeratua izan eta astebetera. "Gaindosi" baten zantzuak omen zituen, baina Salhaketak jakinarazi zuen "handia" zela pertsona horrek "bere buruaz beste egiteko arriskua", pairatzen zituen gaixotasun mentalak zirela-eta. Berdin-berdin kartzelaratu zuten.

Arabako Osasun Mentaleko Sareak joan den maiatzean argitaratu zituen zenbait datu, EAEko kartzeletan preso dauden pertsonen buru-osasunari buruz. Azaldu zuten hiru presotik bik pairatzen dutela osasun mentaleko gaitzen bat.

Zazpi hildako

Eusko Jaurlaritzak duela ia hiru urte lortu zuen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeen gaineko eskumena. Salhaketak emandako datuen arabera, ordutik, gutxienez zazpi pertsonak galdu dute bizia kartzela horietan, Basauriko azken heriotza kontuan hartuta.

Gazatik irten nahi duten palestinarrei milaka dolar kobratzen ari dira
Militar egiptoarrak ari dira ihesean doazen palestinarrei dirua eskatzen. Estatu sionistak emandako zerrenda beltz bat omen daukate, mugatik nor igaro daitekeen eta nor ez adierazten duena.