AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hil egin da Eskoriatzako Fagor Ederlanen lan-istripua izan zuen langilea

Martxoaren 13an izan zuen istripua: zama bat erori zitzaion gainera 25 urteko beharginari. Aurten, gutxienez hemezortzi lan-istripu izan dira Euskal Herrian.

Atzo jakinarazi zuten hil egin dela martxoan Eskoriatzako (Gipuzkoa) Fagor Ederlanen lan-istripua izan zuen langile bat. Martxoaren 13an izan zen, lantegiaren kanpoaldean: materiala garraiatzen ari zen behargina, eta zama batek hartu zuen azpian. Zauri larriak jasan zituen, eta horien ondorioz zendu da. Orixol Garraioak (TKV) enpresarentzat jarduten zuen soldatapean 25 urteko gazteak.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez hemezortzi langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Larunbat honetan, lurraren defentsan mobilizatzera deitu du Euskal Herria Bizirik sareak
Azpeitian jarri du hitzordua: egun osoko topaketa bat izango da, hamaika auzi lantzeko. Arratsaldean, manifestazio batekin itxiko dute eguna: instituzioen neurriak, "natura-baliabideen suntsiketa sistematikoa" eta "eredu ekonomikoaren ondorioz bizi dugun hondamendi ekologiko eta soziala" salatuko dituzte.