AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hil egin da Garesko lan-istripuan larriki zauritutako bigarren langilea

Minda putzu huts bat garbitzen ari zirela izan zuten istripua bi beharginek, gas metanoa arnastu baitzuten. Han bertan zendu zen langileetako bat, baina zaurituta eraman zuten erietxera bigarrena; jakinarazi dutenez, hil egin da.

Astelehenean lan-istripu larri bat izan zen Garesko (Nafarroa) SeƱorio de Sarria lantegian; esnea ekoizten dute han. Gaur egun hutsik dagoen minda putzu bat garbitzeko bertaratu ziren bi langile, eta bat-batean, bietako bat putzura sartu eta lanari ekin zionean, zorabiatu egin zen.

Dirudienez, gas metanoa arnastuta ito zen, eta lekuan bertan galdu zuen bizia. Lankidea laguntzeko sartu zen putzura bigarren langilea, baina konortea galdu zuen berak ere; dena den, larrialdi-zerbitzuetako beharginak heldu zirenean, bizirik zegoen oraindik. Hala, erietxera eraman zuten, larriki zauriturik.

Atzo hainbat iturrik baieztatu zutenez, baina, arratsalde horretan bertan hil zen bera ere, 16:30ak aldera. Azken zazpi egunetan, Euskal Herrian, gutxienez zortzi langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela. Urtea hasi zenetik, gutxienez 36 lan-heriotza izan dira.

Munduko 37 estatutan gutxienez hiru milioi etxegabetze izaten dira urtean, alokairuak ordaindu ezinaren ondorioz
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen ikerketak prozedura legalekin urtero abiatzen diren etxegabetzeen gutxieneko estimazioa adierazten du. Nazioarteko erakunde hori osatzen duten herrialdeen artean, AEBak gailentzen dira maizterren kaleratzeetan, horien %6 inguru alokairua ordaindu ezinagatik etxetik botatzen baitituzte urtean. Frantziako Estatuan %2rainokoa izan daiteke ehunekoa, eta Espainiako Estuan, berriz, %1 ingurukoa. COVID-19aren sasoiko moratoriak agortu ahala, kaleratzeek gora egitea espero da.