AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hil egin da hilaren 17an Abanto-Zierbenan lan-istripua izan zuen behargina

Viuda de Sainz eraikuntza enpresan zauritu zen larriki, motor bat konpontzen ari zela. Ospitalean zendu da. Aurten, gutxienez 50 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Abanto-Zierbenako (Bizkaia) El Campillo industrialdean lan-istripu larri bat izan zen urriaren 17an. Viuda de Sainz eraikuntza-enpresako instalazioetan gertatu zen: hondeatzaile baten motorra konpontzen ari zela, begian inpaktu bat jasan zuen behargin batek, eta larriki zauritu zen.

Gurutzetan (Barakaldo, Bizkaia) ospitaleratu zuten 52 urteko langilea, baina atzo jakinarazi zuten hil egin dela, istripuak eragindako zaurien ondorioz.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 50 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Hendaiako eta Donibane Lohizuneko poliziak armatuko dituzte
Hendaiako Herriko Etxeak urriaren 21ean jakinarazi zuen armatu egingo dituela udaltzainak, eta Donibane Lohizunekoak atzo eman zuen erabaki beraren berri.