AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hil egin da sanferminetan lan-istripua izan zuen FCCko behargina

Altuera batetik erori zen uztailaren 10ean, eta uztailaren 19an hil zen, buruan jasandako kolpearen ondorioz.

Joan den uztailaren 10ean, sanferminetan, lan-istripu larri bat jasan zuen FCC Medio Ambiente enpresako langile batek. Antza denez, kale-garbiketa lanetan jarduten zuen 59 urteko beharginak, eta Noain-Ezkirozko (Nafarroa) industrialdean izan zuen istripua: altuera batetik jausi zen, eta burua kolpatu zuen.

Nafarroako Unibertsitate Ospitalean egon da ordutik, larriki zauritutik, baina bizia galdu du: uztailaren 19an zendu zen, buruan jasandako kolpearen eraginez.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 33 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Hainbat emakumeri eraso diete Santurtzin, Zaldibarren eta Tuteran
Santurtzin, emakume bati eraso dio bere bikotekideak, eta Zaldibarren, sexu-eraso baten berri eman dute. Tuteran zenbait emakumeri musu ematen saiatu da gizonezko bat.