AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hil egin da Santurtzin lan-istripua izan duen behargin bat

Goizean, 09:00ak aldera, su hartu du garraiolaria gidatzen ari zen zisterna-kamioiak. Aurten Euskal Herrian lan-istripuz hil den lehen langilea da, itxura denez.

Gaur, urtarrilaren 9an, bizia galdu du behargin batek, Santurtzin (Bizkaia) lan-istripu bat izan ostean. Mamarigako tunelen parean jasan du istripua, N-644 errepidean: 09:00ak aldera, su hartu du gidatzen ari zen zisterna-kamioiak.

Dirudienez, 2024. urtea hasi zenetik Euskal Herrian izan den aurreneko lan-heriotza da. 2023an, gutxienez 58 langilek galdu zuten bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Goierriko Zentro Sozialista hustu nahi du Sonepar enpresak
Urtarrilaren 24rako ezarri dute Goierriko Zentro Sozialistaren kontrako epaiketa. Iazko martxoan eman zuten espazioaren birjabetzearen berri, eta ordutik askotariko erabilera politikoa eta soziala eman diote.