AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hil egin da Sestaon lan-istripuz zauritu zen behargin bat

Etxebizitza batzuetan iturgintza-lanetan ari zela izan zuen istripua 29 urteko langileak, maiatzaren 16an. Aurten, gutxienez 27 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Joan den maiatzaren 16an, asteazkenez, larriki zauritu zen langile bat Sestaon (Bizkaia), soldatapean lanean ari zela. Itxura denez, iturgintza-lanetan ari zen etxebizitza batzuetan, eta eraikineko patiora jausi zen, altuera handi batetik. Lan-istripuan jasandako zauri larriak zirela-eta, atzo bertan zendu zen behargina.

29 urte zituen, eta Sirkus Sistema de Tiendas SL enpresak azpikontratatuta ari zen lanean. Aldi berean, enpresa hori Leroy Merlinek zeukan azpikontratatuta.

2024. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 27 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

6.500 euroko "kalte-ordainak" ordainaraziko dizkiote Zestoako Gaztetxeari
Gaztetxearen kontrako epaiaren barruan, milaka euroko zigor bat sartu dute, eraikinaren birjabetzeari lotuta. Zestoako Gazte Asanbladak ohartarazi duenez, horrek esan nahi du gero eta hurbilago dagoela Gaztetxearen desalojo eguna, urtarrilean jakinarazi baitzuten espazioa husteko agindua eman zuela epaileak, data zehatzik gabe.