AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hil egin da Tafallan AHT eraikitzeko lanetan istripua izan zuen langilea

Uztailaren 15ean izan zuen istripua, AHTaren Tafallako ibilbideko lanetan, hain zuzen. Egoera oso larrian eraman zuten Nafarroako Ospitalera 48 urteko gizona eta, bi asteren ondoren, bertan hil da.

Uztailaren 15ean lan-istripu bat izan zen Tafallan (Nafarroa), Abiadura Handiko Trena (AHT) eraikitzeko lanetan. Aldamio batetik jausi zen 48 urteko gizon bat eta, ondorioz, larriki zauritu zen.

Egoera oso larrian eraman zuten Iruñeko (Nafarroa) Nafarroako Ospitalera eta, bi aste igaro ostean, hil egin da behargina. AHT eraikitzeko obretan "hainbat istripu zein lan-heriotza" izan direla salatu du LAB sindikatuak, bai eta lan-baldintza kaxkarrak nagusi direla ere; izan ere, "arrisku handiko bero-baldintzatan" egin izan dute lan beharginek, "Nafarroan hainbat sute larri izaten ari ziren bitartean", esaterako.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 46 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela edo haien lanpostuetara bidean.

Giannis Michailidis preso politiko anarkista greziarra hilzorian dago, 69 eguneko gose greban
Greziako epaitegiek baldintzapeko askatasunerako eskubidea ukatu diote, baldintza guztiak betetzen dituen arren. Presoak gose grebari ekin zion maiatzaren 23an, eta protesta "azken muturreraino" eramateko prest dago. Kalean mobilizazioak piztu dira, indar polizialen errepresioarekin batera.