AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

"Hilabete zaila" izango dela dio Nafarroako Volkswageneko zuzendaritzak

Pieza falta dela-eta, jarduna eten dute gaur Nafarroako Volkswagenen, eta neurri berdina hartu dute irailaren 5erako eta 9rako ere. Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak ezarriko dituzte.

Nafarroako Volkswagenen ekoizpena geratu behar izan dute gaur, irailaren 2an, pieza faltaren ondorioz. Berez, ukatu gabe dauden 13.000 autoren ekoizpena daukate martxan enpresan, baina txipak eta erdieroaleak falta dira lanekin jarraitu ahal izateko. Hortaz, jarduna eten behar izan duten; Landabenen (Iruñea, Nafarroa) daude amaitu gabeko auto horietako asko, baina Irañetara (Nafarroa) eta Santanderrera bideratu behar izan dituzte zenbait.

Hala, une honetan kolokan dago Nafarroako Volkswageneko ekoizpena, eta enpresa-komiteko presidenteak, Alfredo Moralesek, hilabete "oso konplikatua" izango dela esan du. Datorren astean ere gelditu eten beharko dute jarduna, bi egunetan gutxienez: irailaren 5ean eta 9an. Hala, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak jarriko dituzte martxan. Zuzendaritzak aurreikusi du, gainera, egun gehiagotan egin beharko dutela berdina, pieza falta dela-eta.

Jarduera eten du Sestaoko (Bizkaia) Arcelor Mittalek ere, eta Gasteizko (Araba) Mercedesen partzialki geratuko da ekoizpena bi hilabete hauetan.

Eskola Ibiltariko egitaraua, prest
Irailaren 30etik urriaren 1era izango da aurtengo Eskola Ibiltaria, eta bi eguneko egitaraua prestatu du jada Ikasle Abertzaleakek. Hona hemen ikusgai.