AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hilabetez luzatuko dute greba Gipuzkoako zahar etxeetako beharginek

Gutxienez, otsailaren 7ra arte egingo dute greba Gipuzkoako zahar etxeetako langileek. 2018. urteko udazkenean hasi zuten lan hitzarmenean hobekuntzak eskuratzeko borroka, eta 180. greba eguna bete dute gaur. Atzo bildu ziren sindikatuen ordezkariak eta patronala, baina ez zuten akordiorik lortu. Sindikatuen arabera, patronalak ez ditu onartu "negoziaziorako baldintza minimoak".

180. greba eguna dute gaur Gipuzkoako zahar etxeetako langileek, eta aurrera egingo dute lan hitzarmenean hobekuntzak lortzeko borrokarekin: hilabetez luzatuko dute greba, hain zuzen, otsailaren 7ra arte gutxienez.

2018. urteko udazkenean jarri zuten martxan borrokaldia beharginek, lan hitzarmenaren inguruko negoziazioek aterabiderik ez zutela ebatzita. Mobilizazioei eta lanuzteei ekin zieten hala, hitzarmenari dagokionean, hiru eskaera nagusi mahaigaineratuz: azken bi urteetako soldatak igotzea, "partzialtasunean eta prekarietatean" dauden langileen %50 baino gehiagoren egoera hobetzea, eta soldata-arrakalari aurre egitea (6.000 eurotik gorakoa da). Iazko abenduaren 12an hasi zuten azkeneko grebaldia, atzora arte iraun duena.

Atzo, hilak 10, bildu ziren sindikatuen ordezkariak eta sektoreko patronalak. ELAren esanetan, patronalek ez diete erantzunik eman sindikatuak "negoziaziorako galdegindako baldintza minimoei". Hala, momentuz, ez dute akordiorik erdietsi, eta hilaren 17an izango dute hurrengo batzarra. "Gipuzkoako Foru Aldundiak eta patronalek aurrera egitearen eta sektoreak egun bizi duen egoera larria askatzearen aldeko apustua egiten duten edo ez ikusiko dugu orduan", dio ELAk.

Gizon batek hainbat emakume grabatu ditu ezkutuan Alesbeseko komun batzuetan
Ezkutatutako kamera baten bidez, hainbat emakume grabatu ditu gizonezko batek Alesbeseko taberna bateko komunean. Herri horretako bizilaguna da erasotzailea; gertakariekin loturiko materiala aurkitu dute bere etxean.