AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hilaren 29an ospatuko dute Goierriko Zentro Sozialistaren II. urteurrena

Egun osoko egitaraua prestatu dute larunbat horretarako: Zentro Sozialistei buruzko mahai-ingurua, elkartasun argazkia, bazkaria, bertso-saioa...

Goierriko Kontseilu Sozialistak prest du jadanik Beasaingo (Gipuzkoa) Zentro Sozialistaren urteurrena ospatzeko egitaraua. Martxoaren 29rako jarri du hitzordua, eta egun osoko egitaraua antolatu du. 11:00etan emango diote hasiera ospakizunari, Melmakeko Kultur Taldearen eskutik: gantxillo tailerra eskainiko du Zentro Sozialistan. Horren ostean, 12:30ean, mahai-inguru bat izango da bertan, Euskal Herriko hainbat Zentro Sozialistatako kideekin: Zumaiakoak (Gipuzkoa), Azpeitikoak (Gipuzkoa), Donostiakoak (Gipuzkoa) eta Goierri bertakoak. Zentro Sozialisten garrantziaz eta espazio horiei lotutako esperientziez arituko dira, eta elkartasun argazki bat aterako dute amaieran.

14:30ean hasiko da urteurreneko bazkaria, musika girotuarekin, eta bertso-saio bat izango da iluntzean, 19:30etik aurrera: Aitor Bizkarra, Garazi Navarro eta Andoni Rekondo arituko dira kantuan. Bazkarira bertaratzeko asmoa dutenek aurrez eman behar dute izena Xuber tabernan.

Aurten bi urte beteko ditu Goierriko Zentro Sozialistak. Bertako Kontseilu Sozialistak 2023ko martxoan eman zuen Langile Kontrolpeko Espazioaren irekieraren berri, eskualdeko jardun politikoari bultzada bat emateko eta "proletalgoaren autodefentsarako tresnak" indartzeko asmoz.

Labrazako parke eolikoaren aurka mobilizatuko dira Oionen apirilaren 4an
"Labraza Iberdrolak eta Energiaren Euskal Erakundeak eratutako Aixeindar sozietate publiko-pribatuari saldu zaio dagoeneko", salatu du Arabako Errioxa Bizirik plataformak. Labrazaren defentsan, "trantsizio energetiko honi ezetz" esango diote mobilizazio baten bidez.