AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hilik aurkitu dute preso bat Zaballan

Salhaketaren esanetan, egunak zeramatzan gaizki 47 urteko presoak, bere buruaz beste egiteraino. "Kartzelak buruko gaixotasunak izateko baldintzak sortzen eta areagotzen ditu", gaineratu du.

Joan den larunbat arratsaldean, hilik topatu zuten preso bat Zaballako (Araba) kartzelan: bere ziegan urkatuta aurkitu zuten. 47 urteko gizonezko bat zen, eta Salhaketa elkarteak jakinarazi duenez, hainbat egun zeramatzan gaizki eta bakarrik; azkenean, bere buruaz beste egin du.

Julen Guaresti Salhaketako bozeramaileak seinalatu du "buruko gaixotasunak izateko baldintzak sortzen eta areagotzen" dituela espetxeak, eta "zigorretik harago" kokatu behar dela kartzelaren funtzioa eta zentzua. Nahiz eta, duela bi urte, Eusko Jaurlaritzak hartu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeen eskumena, "betiko eredua izaten jarraitzen" duela ere salatu du Guarestik.

Aurten, gutxienez bi presok galdu dute bizia Zaballan, aurreko asteburuan eta otsailean, hain zuzen ere. Otsailaren amaieran, 22 urteko preso bat aurkitu zuten hilik bere ziegan.

Egun Antifaxista bat egingo dute Baionan abenduaren 9an
Faxismoaren bisaia berriez eta estrategia antifaxistaz arituko dira Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialista, Toulouseko eta Parisko AFA eta Ipar Euskal Herria Antifaxista.