AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru atxilotu Bilbon, Vox propaganda banatzen ari zela protesta egiteagatik

Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu gaur Bilbon; hirurak aske geratu dira jada. Duela bi asteko protesta antifaxista batekin lotuta atzeman dituzte.

Vox alderdi faxista Bilboko (Bizkaia) Errekalde auzoan aritu zen hauteskunde-propaganda banatzen duela bi aste, eta faxisten aurrean protesta egin zuten hainbat lagunek.

Protestan aritu ziren hiru pertsona atxilotu ditu gaur Espainiako Poliziak; horietako bi, gutxienez, euren etxe aurrean atzeman dituzte. Indautxuko polizia-etxean izan dituzte hirurak, eta arratsalderako utzi dituzte aske, epailearen aurretik igaro gabe.

Antza, duela bi aste "desordena publikoak eragitea" eta gorroto-delitu bat egitea leporatzen diete.

"Beharrezkoa da azaleratzea gizarte antolaketa kapitalista dela larrialdi klimatikoaren jatorria"
Gaur hasi da Munduko Bankuaren Innovate4Climate konferentzia BECen, eta goi-bileraren "fartsa" salatu dute Euskal Herriko 30 kolektibok baino gehiagok. 'Munduko Bankuari ez!' izenpean, mobilizazio jendetsu bat egin dute gaur arratsaldean Barakaldon, eta "kapitalismoa eta ingurugiroaren suntsipena" borrokatzera deitu dute. "Urgentzia erabatekoa da. Gizarte eredu kapitalistak atzerabiderik gabeko egoera batera darama larrialdi klimatikoa, eta horrekin batera erabateko miseria egoerara langile klasea", nabarmendu dute antolatzaileek.