AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru behargin ospitaleratu dituzte, Iurretako Smurfit enpresan gertatutako lan-istripua dela-eta

Bart goizaldean jazo da lan-istripua Iurretako paper fabrikan. Segurtasun Sailaren arabera, soldatapean lantokia garbitzen ari zirela, substantzia toxikoak arnastu dituzte langileek. Etengabeko lan-istripuak salatu dituzte Smurfiteko langileek, duela bi urtetik gutxienez. Iaz azaldu zuten "jasanezina" zela euren egoera "segurtasunaren arloan", eta besteak beste, suteak edota produktu kimikoen isurketak aipatu zituzten.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, lan-istripua izan da bart goizaldean, 04:30ak aldera, Iurretako (Bizkaia) Smurfit enpresan. Ondorioz, hiru langile ospitaleratu behar izan dituzte, substantzia toxikoak arnasteagatik. Soldatapean lantegia garbitzen ari zirela arnastu dituzte gai toxikook, Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Hasiera batean, langileetako bi eraman dituzte Galdakaoko (Bizkaia) ospitalera, bertan artatuak izan zitezen. Hirugarren behargina anbulantzian artatu dute lehenengo; gero, ordea, ospitalera mugitu behar izan dute.

Ez da Smurfiten azken urteetan gertatu den aurreneko-lan istripua, inondik inora. Paper fabrika horretako langileek etengabeko istripuak salatu dituzte, duela bi urtetik, gutxienez. 2018. urteko abenduan, ohar bat argitaratu zuten langile batzordeko kideek, "segurtasunaren arloan", "egoera jasanezina" zela adierazteko. Besteak beste, suteak aipatu zituzten. Suteen aurkako alarma sistemak eta ur hornidurak hainbat kasutan ez zutela modu egokian funtzionatu azaldu zuten, gainera.

Bestalde, lan-istripuak izaten zirenean, enpresako zuzendaritzaren jarrera "gertakariak ezkutatzea" zela azaldu zuten, "mediku-zerbitzuen laguntzarekin". Hori gutxi balitz, Lan Ikuskaritzak ebatzi zuen Smurfiteko hainbat behargin "legez kanpoko egoeran" lanean ari zirela. Zuzendaritzak, baina, "lan baldintza prekarioen alde apustu egiten jarraitu" zuela gaitzetsi zuten langileek. Tartean, "azpiegitura zaharkitu eta zikinei" egin zieten erreferentzia: "Arriskutsuak izan daitezkeen gai toxikoen isurketak izaten dira sarri".

Bizkaiko Renfeko langileek greba egingo dute azaroan eta abenduan
Langileen batzordeak grebara deitu ditu beharginak, azaroaren 29rako eta abenduaren 13rako eta 21erako. Lan baldintzen barruan, langile kopuruaren murrizketa "etengabe eta sistematikoa" da protestarako eta borrokarako arrazoi nagusia.