AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru eguneko grebari ekin diote Aernnovako langileek

Aeronautika enpresak 82 behargin kaleratu nahi ditu Berantevillako (Araba) lantegitik 2021eko otsailaren lehenean.

Aernnova enpresako zuzendaritzak uztailean adierazi zuen langileen %20 kaleratzeko asmoa zuela, eta asmo horrekin jarraitzen du: 2021eko otsaila hasi bezain pronto kanporatuko dituzte 82 behargin Berantevillako (Araba) lantegitik. Kaleratze masiboa salatzeko, langileek hiru eguneko grebari ekin diote gaur goizean, eta asteazkenera arte luzatuko dituzte protestak.

Sindikatuek adierazi dute kaleratzeek aurrera jarraituz gero epaitegietara eramango dutela kasua.

Aernnova azaroan hasi zen Euskal Herrian langileak kaleratzen; orduan lau izan ziren kaleratu zituzten pertsonak. Berantevillako lantegiaz gain, MiƱaon (Araba) 180 beharginez osatutako ingeniaritza planta bat du enpresak. Bertako langileak abendura arte egon dira aldi baterako enplegu-erregulazio espediente baten eraginpean, eta lantegi horretakoak dira kaleratu zituzten aurreneko lau langileak. Beharginen diziplina faltarekin mozorrotu zituzten kaleratze horiek, kalte-ordainak ekidinez.

BERDIN DAUDE SEVILLAN

Mundu mailan 950 behargin inguruk jarduten dute soldatapean Aernnovarentzat, eta zuzendaritzak uztailean adierazi zuen horien %20 kaleratu nahi zituela. Euskal Herriko lantegiez gain, Sevillan (Andaluzia) ere badago lokalizatuta enpresa, eta bertako langileen %100ek daramatzate hamahiru egun greban, kaleratzeak salatzeko.

Parisko Dei Auzitegiak atzera bota du Iratxe Sorzabalen aurkako euroagindua
Parisko Dei Auzitegiak joan den asteazkenean bota zuen atzera Espainiako Estatuak Iratxe Sorzabalen aurka igorritako laugarren euroagindua. Sorzabalek deklarazioak torturapean egin zituela salatu dute haren abokatuek behin eta berriz, eta horretan oinarrituta hartu du erabakia Dei Auzitegiak.