AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru emakumeri eraso diete bi gizonek Bilbon eta Getxon

Emakume bati sexu-erasoa egin zion gizon batek asteartean. Ostegun goizaldean, bestalde, bi emakume kolpatu zituen beste gizon batek, eta sexu-erasoa ere egin zion haietako bati.

Azken egunetan bi gizon atxilotu dituzte Bilbon (Bizkaia) eta Getxon (Bizkaia), hiru emakumeri eraso egiteagatik. Astearte gauean izan zen lehen erasoa, Bilboko Neguri auzoan: sexu-erasoa jasan zuen emakume batek. Gau horretan bertan salatu zuen gertatutakoa, eta Getxon atxilotu zuten erasotzailea.

Ostegun goizaldean, bestalde, bi emakumeri eraso zien gizon batek Bilboko San Frantzisko auzoko taberna batean. Kristalezko edalontziak erabilita kolpatu zituen lehenengo, eta, gero, sexu-erasoa egin zion emakumeetako bati: ukituak egin zizkion eta musu eman zion, bere borondatearen kontra. Tokitik alde egiten ari zenean atxilotu zuten 27 urteko gizonezkoa.

'Guggenheim ez' dinamika abiatu dute, Urdaibairen suntsipenaren eta langileon pobretzearen kontra
Aurrera doa Urdaibaiko Guggenheim eraikitzeko proiektua, eta horren ondorioak seinalatu ditu 'Guggenheim ez' dinamikak: ingurugiroaren suntsipena, lan-baldintza prekarioen gorakada, etxebizitzaren garestitzea eta kulturaren eta aisialdiaren elitizazioa nabarmendu ditu. Asanbladetan parte hartzera deitu du.