AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru emakumeri eraso diete Gasteizen

Emakume bat atxiki eta sexu-erasoa egin dio bere bikotekide ohiak. Gainera, amari eta arrebari eraso die beste gizon batek.

Bi eraso matxistaren berri eman dute azken orduetan Gasteizen (Araba). Astelehen goizean, urruntze-agindua urratu eta emakume bati eraso zion bere bikotekide ohiak: etxetik irtetera zihoala atxiki zuen andrea 45 urteko gizonezkoak. Bere etxebizitzara igotzera behartu zuen, eta bortxatu egin zuen han. Oraingoz, erasotzailea espetxeratu du epaileak.

Bestalde, beste bi emakumeri egin die eraso 18 urteko gizon gazte batek; bere amari eta arrebari, hain zuzen ere. Erasotzailearen amak salatu zuen gertatutakoa joan den astelehenean, eta indarkeria psikologikoa eta fisikoa erabiltzeagatik salatu dute. Astelehen gauean atxilotu zuten.

Aurreko astean, Gasteizen bertan, emakume bati eraso zion bikotekideak, hotel batean.

Goi Erriberako herrien hustearen aurka, bertan bizi ahal izateko mobilizatuko da GKS
Gazteak emantzipatzeko ezintasuna, zerbitzuen gabezia edota lan-baldintza okerrak jo ditu hustearen iturburutzat Lizarraldeko GKSk. Ekainaren 14an mobilizatzera deitu du Lodosan, eta antolakuntza eta borroka aldarrikatuko ditu despopulatzeari aurre egiteko.