AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru emakumeri eraso diete Gasteizen joan den asteburuan

Larunbatean izan zen erasoetako bat, etxebizitza batean. Igandean, berriz, bi eraso izan ziren kalean.

Pasa den asteburuan, gutxienez hiru eraso matxista atera dira argitara Gasteizen (Araba). Larunbatean izan zen horietatik lehena: 07:00ak aldera, Judimendi auzoko hainbat bizilagunek udaltzainei hots egin zieten, oihuak eta kolpeak entzuten zituztelako etxebizitza batetik. Hala jakin zen emakume bati eraso ziola 30 urteko gizon batek; ospitalean artatu behar izan zuten emakumea, zauriturik. Erasotzailea atxilo eraman zuten.

Igandean, bestalde, beste bi eraso izan ziren Gasteizen, kalean biak. 08:50ak aldera, emakume baten aurka jo zuen 30 urteko beste gizon batek. Hainbat lekukok deitu zieten udaltzainei, eta haiek emandako deskribapenak oinarritzat hartuta, erasotzailea atxilotu zuten aurrerago.

Gauean, Santa Isabel kalean, emakume bat kolpatu eta lurrera bota zuen bere mutil lagunak. 41 urte ditu gizonak, eta hura ere Gasteizko Udaltzaingoak atxilotu zuen.

Pablo Gonzalezek urte erdia bete du behin-behineko espetxealdian eta inkomunikazioan
Behin-behineko kartzelaldia beste hiru hilabetez luzatzea erabaki du Poloniako auzitegi batek. Kazetariari oraindik ez diote utzi bere gertukoekin ez eta bere konfiantzazko abokatuarekin hitz egiten; defentsak azpimarratu du ez dagoela haren aurkako frogarik.