AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru eraso matxista salatu dituzte azken egunetan Nafarroan

Sarrigurengo jaietan, asteburuan, hiru neska adingaberi eraso zien 50 urteko gizon batek. Tuteran emakume bat jo zuen bere bikotekideak, larunbatean. Ostiralean, berriz, beste emakume bati eraso zion 25 urteko gizon batek, Tuteratik Iruñera zihoan autobus batean.

Azken egunetan, hiru eraso matxistaren berri eman dute Nafarroan. Lehen erasoa ostiralean jazo zen, Tuteratik Iruñera zihoan autobus batean. Emakume baten ondoan eseri zen gizon bat, eta irain sexualak egin zizkion. Ondoren, masturbatzen hasi eta emakumea ukitzen saiatu zen. Lekuz aldatu zen bera, eta mezu bidez kontaktatu zituen lagunak, gertatutakoaren berri emateko. Iruñean atxilotu zuten erasotzailea, autobus-geltokian.

50 urteko gizon batek, bestalde, hiru neska adingaberi eraso zien Sarrigurenen, herriko jaietan. Larunbatean izan zen, eta exhibizionismo-delitu bat egotzi diote.

Tuteran izan zen salatu duten hirugarren erasoa, larunbatean, goizeko 09:30ean. Emakume bat jo zuen bere bikotekideak, eta zauriak egin zizkion aurpegian. Atxilotu egin zuten erasotzailea.

Gaza eta Egipto arteko muga osoa militarki hartu dute jadanik sionistek
Rafahtik gertu dagoen muga-lerroa osorik kontrolatzen dute, antza. Lau bahitu askatzearen aitzakiapean, ia 300 palestinar erail dituzte sionistek Nuseiraten. Azken zortzi hilabeteetan, ia 37.000 palestinar hil dituzte jada.