AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru eraso matxista salatu dituzte Ipar Euskal Herrian

Hiru emakumeren aurkako erasoen berri eman zuen atzo Ipar Euskal Herriko Itaiak. Aste honetan izan da erasoetako bat, iaz beste bat, eta duela bi urte hirugarrena.

Hiru dira Ipar Euskal Herriko Itaiak aste honetan salatu dituen eraso matxistak. Astearte gauean gertatu zen horietako bat, Senpereko (Lapurdi) festetan. Emakume bat jo zuen bere senarrak, eta eraso horren berria zabaltzean, herriko ostatuak gelditu ziren.

Argitara atera den bigarren erasoa joan den urtean iragan zen, suhiltzaileen entrenamendu baten ondotik. 42 urteko gizonezko bat 20 urteko emakume baten dutxara sartu zen eta ukituak egin zizkion, musukatzen saiatzeaz gain. Emakumeak ihes egitea lortu zuen. Erasotzailea kondenatua izan da isun bat ordaintzera, eta bi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, gibelapenarekin.

Azken erasoa, bestalde, duela bi urte gertatu zen. 21 urteko mutil batek 12 urteko neska batekin sexu-harremanak izan zituen, behin baino gehiagotan. Neskak salaketa jarri du, eta asteartean epaitu zuten erasotzailea.

Ipar Euskal Herriko Itaiak hiru erasoak gaitzetsi ditu, erasotuak izan diren emakumeei babesa erakutsiz eta "egunerokoa bilakatu den bortizkeria horren aitzinean" tresnak garatzera dei eginez.

Segurtasun Nazionalaren Legearen erreformarekin aurrera doa Espainiako Gobernua
Ekainean landu zuten proiektua Ministroen Kontseiluan, eta baliteke laster onartzea eta Kongresura bideratzea. Etorkizuneko ustezko larrialdi-egoeretan gobernuak izango dituen eskumenak aldatuko ditu erreformak; esaterako, ahala izango luke baliabide publiko zein pribatuak erabiltzeko, hedabideak gobernuarekin "kolaboratzera" behartzeko zein adineko pertsonak nahieran mugitzeko.