AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru euskal preso politiko Euskal Herriko kartzeletara mugitu eta beste hiru hurbilduko dituzte

Bestalde, hirugarren gradua onartuko diote Ibon Etxezarreta preso politikoari. Zaballan (Araba) ari da zigorra betetzen.

Espetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusiak aginduta, hainbat euskal preso politiko lekualdatuko dituzte: Joseba Arregi, Xabier Atristain eta Garikoitz Garcia euskal herriratzea eta Alicia Saez de la Cuesta, Iñaki Armendariz eta Ugaitz Perez hurbiltzea erabaki dute. Bestalde, Zaballan (Araba) zigorra betetzen ari den Ibon Etxezarretari hirugarren gradua ezartzea onartu dute.

Asturiasetik Martutenera (Gipuzkoa) mugituko dute Joseba Arregi 74 urteko preso politikoa. 2000. urtean kartzelaratu zuten 30 urteko zigorrarekin.

Garikoitz Garcia, aldiz, Valentziatik Zaballara tokialdatuko dute. 20 urteko zigorra ari da betetzen. 2010. urtean Frantziatik Portugalera armak eta lehergailuak eramatea leporatu zioten.

Xabier Atristain, bestalde, Soriatik Martutenera mugituko dute. Donostiako (Gipuzkoa) preso politikoa 2013tik dute gatibu, eta 17 urteko kartzela zigorra du bere gain.

Bestalde, Castellon II kartzelatik Logroñora (Errioxa) lekualdatuko dute Alicia Saez de la Cuesta. 2002an 29 urteko kartzela zigorra jarri zioten, guardia zibil baten hilketa leporatuta.

Iñaki Armendariz, berriz, Herrera de la Manchatik (Ciudad Real) Burgosera mugituko dute. 25 urteko zigorra ari da betetzen.

Castellon I kartzelatik Logroñora tokialdatuko dute. 2002. urtean espetxeratu zuten, 25 urteko zigorra ezarrita. 2021ean zigorraren hiru laurdenak beteko ditu. Ugaitz Perezi dagokionez,

"Edozein unetan" bota dezakete Zarauzko Putzuzulo gaztetxea
Aurrera doaz Putzuzulo kokatuta dagoen eremuan etxebizitzak eraikitzeko lanak, eta horretan ari diren promotoreek urte amaierarako bota nahi dute gaztetxea. Duela 15 urte okupatu zuten eraikina, eta ordutik, etengabea izan da "desalojoaren mamua". Gaztetxeko kideek adierazi dute ez direla "Putzuzulotik joango beste gune bat ziurtatuta izan arte".