AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru gazte epaituko dituzte Iruñean, 2020ko greba orokorrari lotuta

Morea merkataritza-gune inguruan izan ziren istiluen harira auzipetu dituzte hirurak. Uztailaren 3an izango da epaiketa, eta sei urteko zigorrak eskatzen dituzte bakoitzarentzat.

Orain dela hiru urte baino gehiago, 2020ko urtarrilaren 30ean, greba orokorra izan zen Hego Euskal Herrian. Egun horretan, hainbatetan oldartu ziren polizia-indarrak Iruñerrian (Nafarroa): besteak beste, arratsaldean, Guardia Zibilak Morea merkataritza-gune inguruan jo zuen manifestarien kontra. Kolpeka zein pilotakadaka egin zien eraso, eta pertsona bat atxilotu zuen. Gero, manifestariak alde egiten ari zirenean, foruzainek egin zuten euren kontra; bederatzi lagun atxilotu zituzten.

Horri lotuta, hiru gazte epaituko dituzte uztailaren 3an, Nafarroako Auzitegian. Autoritateari eraso egitea eta desordena publikoak eragitea leporatzen diete, eta sei urteko kartzela-zigorrak eskatzen dituzte bakoitzarentzat. Epaiketa egunean, 11:00etan auzitegi aurrera bertaratzera deitu dute, Grebalariekin bat. Absoluzioa orain lelopean.

Eraso gehiago greba orokorrean

2020ko greba orokorrean, goizean, Iruñerriko Donibanen oldartu zen Espainiako Polizia: piketeetan parte hartzen ari ziren hainbat lagunen kontra jo zuen. Apustu-etxe baten aurrean izan ziren poliziaren kargak, eta pertsona bat atxilotu zuten.

Handik bi astera, otsailean, hiru pertsona atxilotu zituzten Donibanen bertan. Apustu-etxearen aurreko kargaren harira atzeman zituzten, euren kontrako salaketa bat aurkeztu baitzuen lokalaren jabeak. Polizia-etxera eraman ostean, aske geratu ziren hirurak.

Poliziak 17 urteko gazte bat erail du Nanterren, polizia-kontrol batean
Autoa geratzeari ezetz esatean, gaztearen kontra tiro egin zuen polizia-agente batek. Erailketa salatzeko protestak izan dira bart, eta gutxienez hogei manifestari atxilotu dituzte. Pertsona bat autoarekin harrapatu du poliziak.