AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru gizon atxilotu dituzte Donostian, Bilbon eta Gasteizen, sexu-abusuak egiteagatik

Herenegun, gizon bana atxilotu zuten Donostian eta Gasteizen, sexu-erasoak egitea leporatuta. Arrazoi beragatik atxilotu zuten atzo goizean beste gizon bat Bilbon.

Donostian (Gipuzkoa) masajista modura jarduten duen gizon bat atxilotu zuten larunbat gauean, sexu-abusuak egiteagatik. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, emakume batek gizon horrengana jo zuen bere zerbitzuak zirela-eta; masaje saio batean, baina, eraso egin zion berak.

Egun berean, beste gizon bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba). Segurtasun Sailaren esanetan, 44 urteko gizon batek sexu-abusuak egin zizkion taberna batean zerbitzari modura aritzen den emakume bati, eta gero, mehatxu egin zion.

Bestalde, atzo, goizeko 05:00etan, gizon batek emakume bati eraso zion Bilboko (Bizkaia) taberna bateko komunetan. Erasotua izan zen emakumearen lagun bat komunean sartu zenean ihes egin zuen gizonak, baina handik gutxira atxilotu zuten.

Zentro Sozialista berri bat ireki dute Iruñerrian ere
"Iruñerriko Mugimendu Sozialistaren erreferentziazko adierazpena" izango da Arrosadian birjabetutako gunea, Iruñerriko Kontseilu Sozialistak azaldu duenez.