AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru hilabeteko behin-behineko espetxealdia ezarri diote Pablo Gonzalezi

Gutxienez maiatzaren 29ra arte izango dute preso, eta Poloniako autoritateek ohar bidez jakinarazi dutenez, kazetariaren kontrako "frogak" dituzte. Inkomunikatuta daukate oraindik.

Poloniako autoritateek ohar labur bat bidali diote Pablo Gonzalezen bikotekideari, eta modu horretan baieztatu diote behin-behineko espetxealdia ezarri diotela kazetariari. Gutxienez maiatzaren 29ra arte izango dute gatibu, Rzeswów-ko kartzelan, eskualde horretako auzitegiaren aginduz.

"Atzerriko inteligentzia ekintzetan" parte hartzen zuenaren "susmopean" atxilotu zuten Gonzalez otsail amaieran, oharraren arabera. "Errusiaren onerako operazioak" egin zituela adierazten duten "frogak" omen dituzte Poloniako autoritateek, baina ez dute ustezko ekintza horien edota frogen inguruko xehetasunik ematen. Modu zehatzean aipatzen den bakarra da kazetari "libre" gisara bidaiatzen zuela bizkaitarrak, tartean, "gatazka militarrak eta tentsio politikoek jotako lurraldeetara".

Poloniako autoritateek Gonzalezen gertukoekin izan duten kontaktu bakarra da ohar hori. Kazetariak berak, gainera, inkomunikatuta jarraitzen du: ez diote utzi ez bere hurbilekoekin ez bere konfiantzazko abokatuarekin hitz egiten. Espainiako Estatuak Polonian daukan kontsula da nabarniztarra ikusi ahal izan duen bakarra.

Protestari eutsiko diote garraiolarien grebaren deitzaileek
Akordio batera heldu dira Espainiako Gobernua eta garraio-enpresa elkarte handiak. Besteak beste, adostu dute erregai litro bakoitzeko 20 zentimoko deskontu bat izatea garraiolariek. Grebaren deitzaileek, baina, ez dute negoziaketetan parte hartu, eta onartu diren neurriak "ogi apurrak eta eskupekoak" direla salatu dute.