AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru langile kaleratu dituzte Gasteizko udal rokodromoetatik, zerbitzuak okertzearekin batera

Rokodromoetako erabiltzaileen arabera, zerbitzuen kalitatea jaitsi ez ezik, kuoten prezioak igo dituzte. Eskalatzaileak Sutan plataformako kideek instalazio publikoen "prekarietate maila" salatu eta "kudeaketa zuzena" aldarrikatu dute.

Gasteizko (Araba) udal rokodromoetako hiru langile kaleratu dituzte. Hala jakinarazi du Hala Bedi irratiak. Gasteizko Udalak duela hilabete pasa ireki zituen berriro rokodromoak, zerbitzuetan hainbat aldaketa egin ostean. Eskalatzaileak Sutan plataformako kideek nahiz hainbat erabiltzailek zerbitzuetan nabarmendutako aldaketak salatu dituzte.

Plataformaren arabera, zerbitzuaren kalitatearen kaxkartzea nabarmena izan da. Hori dela eta, kuoten prezioak igo izana eta rokodromo zerbitzuaren ordutegia murriztu izana salatu dute Eskalatzaileak Sutaneko kideek. Azaldu dutenez, Gasteizko Udalak Ebone Servicios Educativos y Deporte SL enpresaren eskuetan utzi du rokodromoen kudeaketa, eta horrek ekarri ditu hiru langileen kaleratzeak, "subrogatuak izan ez direlako".

Hala, Gasteizko Udalaren jarrera gaitzetsi dute: "Badirudi erakundeak gatazka amaitutzat ematen duela, baina eskalatzaileok argi daukagu ez dugula rokodromoen kudeaketa edonolako baldintzetan onartuko. Udalak ez digu galdetu izan zeintzuk diren erabiltzaileon beharrak". Era berean, plataformako kideek instalazio publikoen "kudeaketa zuzena" aldarrikatu dute: "Zerbitzu publiko batek prekarietate maila hau izatea onartezina iruditzen zaigu, eta ez dugu inolaz egoera hau onartuko. Hau ez da gure instalazio publikoentzat nahi dugun kudeaketa".

Arrigorriagako Kirolak eraikinean bertako gazte asanbladak egindako erasoak salatu dituzte Itaiak eta GKSk
Azken hilabeteetan Arrigorriako Gazte Asanbladarekin Kirolak eraikinean izan dituzten arazoak azaldu dituzte GKSko eta Itaiako kideek. Eraikineko espazio batzuen antolamendua eta banaketa adosteko egindako bilera, edota GKSk auzolanean egokitutako biltegian AGAko kideek egindako margoketak aipatu dituzte. Erasoen "funtsa" bat eta bakarra dela nabarmendu dute: "AGAk ez du bilera horretan guztion artean hartutako erabakia bere egin, eta adostutako espazioan gure proiektuak garatzeko oztopoak jarri ditu behin eta berriro".