AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru langile zauritu ziren atzo Nafarroan, lan-instripuz

Martzillan, Tafallan eta Bilatortan (Nafarroa) lanean ari zirela pairatu dituzte istripuak hiru langileek. Bi ospitaleratu zituzten, zaurituta baitzeuden.

Lehen istripua goizeko 11:20ean izan zen, Martzillako (Nafarroa) Exkal lantegian. Soldatapeko lanean ari zela, 4 metroko altueratik erori zen 54 urteko gizon bat eta, ondorioz, buruan traumatismo bat jasan zuen. Iruñean (Nafarroa) ospitaleratu zuten atzo bertan.

Bigarren istripua goizeko 12:30ak aldera gertatu zen. Bilatortako (Nafarroa) Embega enpresan lanean ari zela, deskarga elektriko bat izan zuen behargin batek. Antza, bere egoera ez da larria.

Arratsaldean izan zen eguneko hirugarren lan-istripua; Fagor enpresaren Tafallako (Nafarroa) fabrikan lanean ari zen behargin bat zauritu zen. Xafla bat erori zitzaion buru gainera, eta enpresako medikuak artatu zuen arren, jakinarazi dute ospitalean larriki zaurituta dagoela.

ISN-VW enpresako langileek greba mugagabera joko dute
2019an sinatutako soldata igoerari uko egin dio enpresako zuzendaritzak, eta horregatik egingo dute greba Landabengo langileek.