AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru lanuzte gehiago egingo dituzte Bridgestoneko langileek, kaleratze kolektiboaren kontra

Maiatzaren 8an, 10ean eta 12an ere greba egingo dute, eta hilaren 19ra arte luzatuko da espedienteari buruzko kontsulta-aldia.

Basauriko (Bizkaia) Bridgestone enpresako beharginek atzo erabaki zuten beste hiru greba-egunetara deitzea, enpresako zuzendaritzak ezarri nahi duen kaleratze masiboaren aurka. Martxotik daude borrokan, eta hainbat lanuzte egin dituzte ordutik, azkena atzo; hamargarren greba-eguna. Maiatzaren 8an, 10ean eta 12an ere grebara joko dute langileek, enpresa-zuzendaritzari presioa egiten jarraitzeko.

Multinazionalak mahaira ateratako enplegu-erregulazioko espedienteak 335 beharginen kaleratzea jasotzen du hasieratik. Dena den, kaleratze kopurua birpentsatzeko asmoa erakutsi omen du aste honetan zuzendaritzak, nahiz eta ez duen inolako konpromisorik hartu. Ikusteke dago zer gertatuko den orain, baina, momentuz, espedientearen inguruko kontsulta-aldia luzatu dute: maiatzaren 19ra arte atzeratu dute negoziazioaren epea.

Datozen asteetan izango dira 'Plaza hau gurea da' antzezlanaren azken emanaldiak
Bilbon, Gernikan eta Altsasun egongo da Ekidak iaz sortutako lana ikusteko aukera.