AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru pertsona atxilotu dituzte Iruñean, Palestinarekin elkartasunez jarduteagatik

Atzo atxilotu zituzten San Frantzisko Plazan, eta komisarian igaro behar izan dute gaua.

Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak (BDZ) mugimenduak jakinarazi duenez, atzo hiru lagun atxilotu zituzten Iruñean (Nafarroa), "Palestinako genozidioa salatzeagatik". Itxura denez, Palestinarekin elkartasunez aritzen diren bi militante eta jatorriz Gazakoa den pertsona bat dira atxilotuak, eta San Frantzisko Plazan atzeman zituzten atzo Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak, margoketa bati lotuta.

Polizia-indarrek komisariara eraman zituzten hiru atxilotuak, eta bertan egin behar izan dute gaua. Antza, gaur goizean zehar igaroko dira epailearen aurretik.

Saihesbidea eraikitzeko planaren aurka mobilizatuko dira bihar Las Carrerasen
"Gure herria eta ingurunea defendatzea erantzukizun partekatua da. Ezin diegu gure partez erabakitzen utzi", esan du Stop Variante Las Karreras plataformak.