AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru pertsona atxilotu dituzte Iruñean urtarrilaren 30eko greba orokorraren harira

Espainiako Poliziak hiru pertsona eraman ditu atxilo Donibanen, aurreko urtarrilaren 30eko greba orokorrarekin lotuta.

Gaur, otsailak 13, Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu Donibanen (Iruñea, Nafarroa), goizeko aurreneko orduetan. Aurreko hilabeteko greba orokorraren harira izan dira atxiloketak.

Ahotsa-k jakinarazi duenez, komisaldegitik pasatu ostean utzi dituzte aske hirurak, eguerdi aldera. Atxiloketak salatzeko mobilizazioa deitu dute Donibanen arratsalderako, 19:00etan hasita.

Iragan astean beste pertsona bat atzeman zuten Burlatan (Nafarroa), orduan ere, greba orokorrarekin lotuta.

IASek salatu du elkarrizketa eskariei "mehatxuekin" erantzun diela Paz de Zigandako zuzendaritzak
Iruñerriko Autodefentsa Sareak askatasun politikoen aldeko borroka hasi zuen ikasturte hasieran Berriozar DBHI, Askatasuna BHI eta Paz de Ziganda ikastetxeetan. Azken ikastola horretako zuzendariak, ordea, ez du ikasleen ordezkaritza onartu, eta IASek salatu du "mehatxuekin" erantzun ziotela haiekin hitz egitera joan zen ikasleari. Batzar irekiak egitekoak dira gaur.