AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru sexu-eraso salatu dituzte azken egunetan Zarautzen eta Tolosan

Aurreko ostegunean, emakume adingabe bati eraso zion gizonezko batek. Tolosan, bi emakumeri eraso die beste gizon batek, osteopatia bulego batean.

Azken egunetan, hiru emakumek jasandako sexu-erasoen berri eman dute Euskal Herrian. Zarautzen (Gipuzkoa), aurreko ostegunean izan zen eraso bat: emakume adingabe bati eraso zion gizonezko batek. Ostegunean bertan eraman zuten atxilo erasotzailea.

Tolosan (Gipuzkoa), berriz, bi emakumeri (adingabea da haietako bat) egin dizkie sexu-erasoak beste gizon batek. Osteopata da erasotzailea, eta bere bulegoan egin zien eraso bi emakumeei, bakarrik zeudela: masaje bat ematea aitzakiatzat hartuta, ukituak egin zizkien. Hilabete honetan jarri dituzte salaketak bi emakumeek; erasoetako bat oraintsu izan da, baina duela zenbait urte gertatu zen bestea. Urtarrilaren 21ean atxilotu zuten erasotzailea.

UNRWA erakundeari finantziazioa moztuta, palestinarrei laguntza humanitarioa kenduko diete Mendebaldeko estatuek
Gutxienez hamazazpi herrialdek utziko diote palestinar errefuxiatuentzako agentzia laguntzeari, "Hamasekin" lotura duela esan eta hura kriminalizatuta. Sarraski eta errefuxiatu-olatu bete-betean, 2 milioi gazatarri elikagaiak eta osasun-arreta ahalbidetzen dizkie UNRWAk. Gosete batez ohartarazten ari dira Gazako Zerrendan; palestinarren laurdena ari dira gosez hiltzen.