AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru urte eta erdiko zigorra jarri diote Gaizka Astorkizagari

Atzo izan zen Fitoren kontrako epaiketa Madrilen, eta akordio bat tarteko, hiru urte eta sei hilabeteko zigorra ezarri diote. Zaballan daukate gatibu gaur egun.

Espainiako Auzitegi Nazionalak atzo epaitu zuen Gaizka Astorkizaga Fito. 2020an sabotaje-ekintza bat izan zen Ean (Bizkaia), Patxi Ruiz eta IƱaki Bilbao preso politikoak gose greban zeudenean, eta horren harira auzipetu zuten Astorkizaga.

Fiskaltzak hemezortzi urteko kartzela-zigor bat eskatu zuen Fitorentzat. Dena den, aldeen arteko akordio bat izan da azkenean, eta hiru urte eta sei hilabeteko zigorra jarri diote.

Gaur egun, Astorkizaga Zaballan (Araba) dago preso. Joan den otsailean espetxeratu zuten, bi urteko zigor bat betearazteko. 2023ko ekainean ezarri zioten zigor hori Madrilen, beste hainbat sabotaje-ekintzari lotuta.

Iaz, gutxienez 508 langile hil ziren lan-istripuz Espainiako Estatuan
Azken hamarkadan, lan-istripu larrien kopurua pareko mantendu da urtez urte, eta "zauri arinak" sortutako istripuak ugaritu egin dira. Osotara 519.376 lan-istripu jazo ziren iaz Espainiako Estatuan, Fiskaltza Orokorraren memoriaren arabera.