AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru urteko espetxe-zigorra gazte bati, Haselekin elkartasunez Gironan egindako protesta bati lotuta

2021eko otsailaren 17an, Pablo Haselen kartzelaratzea salatzeko mobilizazio batean, manifestarien kontra oldartu zen Polizia, eta istiluak izan ziren. Poliziari botila bat botatzea leporatu zioten gazte bati, eta atxilotu eta espetxeratu dute jadanik.

Gironako Auzitegiak hiru urteko kartzela-zigorra jarri dio gazte bati, manifestazio batean mossoei botila bat jaurtitzea egotzita. 2021eko otsailaren 17koak dira gertakariak: Pablo Hasel abeslaria espetxeratu zutenean, mobilizazio-olatu bat izan zen hamaika txokotan, eta Gironan ere protesta handiak izan ziren. Manifestazioetako batean Polizia oldartu zenean, istiluak eragin zituen. Hain zuzen ere, liskar horien harira auzipetu zuten orain kondenatu duten pertsona.

Santa Clara kale inguruan izan ziren istiluak. Hasieran, zazpi urteko espetxe-zigor bat eskatu zuten auzipetutako gaztearentzat, baina, azkenean, ez diote "desordena publikoak eragitea" leporatu, eta zertxobait jaitsi da zigor eskaera. Dena den, "agintaritzari tresna arriskutsu batekin erasotzea" leporatu diote, eta hiru urteko zigor bat ezarri diote horregatik.

Aurreko ostegunean izan zen epaiketa Gironan, baina auzipetua ez zen saiora aurkeztu. Horregatik, "errebeldia" egoeran zegoela ebatzi eta gaztea atxilotzeko agindua igorri zuen epaileak, eta zuzenean kartzelaratu zuten.

2021eko otsailaren 17an Gironan izan zen protestaren harira, bost pertsona auzipetu dituzte denera. Gainerako lau lagunak 2022an epaitu zituzten, eta horietatik bi kondenatu zituzten. Hiru urte eta egun bateko zigorra jarri zioten bati, polizia-lerroaren kontra harriak botatzea egotzita, eta 2.400 euroko isun bat ezarri zioten besteari, Polizia bera atxilotzen ari zen unean "erresistentzia egiteagatik".

Greenpeaceko zortzi kide epaituko dituzte Nafarroan, makroetxalde baten kontrako protestagatik
Valle de Odieta enpresaren makrobaserriaren aurka egin zuten protesta, 2021eko martxoaren 22an. Enpresak berak nitratoz kutsatutako ura isuri zuten bere instalazioetan, uraren kutsadura salatzeko.