AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hirugarren gradua kendu eta berriz kartzelaratu dute Ainhoa Barbarin preso politikoa

Iazko urrian sartu zuten hirugarren graduan, baina baliogabetzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 20 urtez izan dute preso.

Beste gradu erregresio bat Espainiako Auzitegi Nazionalaren eskutik. Oraingoan, Ainhoa Barbarin preso politikoari ezarritako hirugarren gradua utzi du bertan behera auzitegi horretako Espetxe Zaintzako Epaitegiak, eta espetxera itzularazi du urretxuarra. Zehazki, Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelan sartu dute berriz gatibu.

Barbarinek 20 urtetik gora egin ditu preso, eta 2022ko urrian sartu zuen hirugarren graduan Eusko Jaurlaritzak, Martuteneko tratamendu batzordeak hala eskatuta. Hirugarren gradua indargabetuta, baina, kalera irteteko aukerarik gabe utzi dute berriz.

Fiskaltza sistematikoki ari da euskal preso politikoei ezarritako hirugarren graduen kontrako helegiteak aurkezten. 2021etik hona, helegiteetako hamabi onartu ditu Auzitegi Nazionalak. Kartzelara itzularazi ditu, Barbarinez gain, Asier Karrera, Asier Rodriguez, Joseba Arregi, Aitor Esnaola, Mikel San Argimiro, Xabier Atristain, Iñaki Bilbao, Gorka Martinez, Iñigo Gutierrez, Jon Crespo eta Unai Fano preso politikoak.

Gaztetxe berria hartu du Zestoako Gazte Asanbladak
"Urte eta erdi goaz hitzeman zitzaigun espazioa lortzeko prozesuarekin lanean, eta, egun, udal gobernuarekin eta Elizarekin hiruko mahaia osatzea lortu dugun arren, prozesuaren amaiera mugagabe luzatzen ari zela ikusi dugu", azaldu du Zestoako Gazte Asanbladak. Duela zenbait egun birjabetu zuten zentroan agindu zitzaien lokala, arazoari "behin betiko soluzioa" emateko helburuarekin. Asanbladako kideek polizia-jazarpena jasan zuten atzo.