AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hirugarren graduan sartu dira Sebas Etxaniz, Txus Martin eta Oier Urrutia preso politikoak

Basauriko espetxera aldatuko dute Martin, Zaballara Urrutia, eta Martutenera Etxaniz. Ia bi hamarkada daramatzate preso Martinek eta Etxanizek, eta Urrutiak hamaika urte bete ditu giltzapean.

Atzo, uztailak 7, Espainiako Espetxe Zuzendaritzak jakinarazi zuen hirugarren gradura igaroko direla Sebas Etxaniz, Oier Urrutia eta Txus Martin preso politikoak. Hortaz, aurrerantzean Euskal Herriko kartzeletan izango dituzte preso: Villabonatik (Asturias) Martutenera (Gipuzkoa) lekualdatuko dute Etxaniz elgoibartarra, eta Urrutia, aldiz, LogroƱoko (Errioxa) kartzelatik Zaballara (Araba) mugituko dute. Martin basauriarraren kasuan, Euskal Herriko presondegi batean zuten dagoeneko, Zaballan, baina Basauriko (Bizkaia) espetxera tokialdatuko dute.

Martin 2002. urtetik dute preso, eta "arazo psikiko eta fisikoak" dituela azaldu dute. Bihotzeko ebakuntza egin zioten aurreko urtean. Bestalde, EPPK-ko preso zaharrena da Etxaniz: 76 urte ditu, eta 19 urte daramatza gatibu. Urrutia 2009. urtean espetxeratu zuten, 14 urteko zigorra ezarrita.

Naiz-ek adierazi duenez, hiru lekualdaketak eta "betetzear daudenak" gauzatuko balira, zortzi baino ez lirateke izango zigorrak Euskal Herriko kartzeletan beteko lituzketen preso politikoak. Maiatzean Xabier Agirre, Jagoba Codo eta Fernando Alonso sartu ziren hirugarren graduan, eta urtarrilean, Gorka Fraile.

Gizonezko batek labanarekin egin dio eraso emakume bati, Eibarren
Buruan eta lurraren kontra jo ostean, emakume bat sastatu zuen bikotekide edo bikotekide ohiak, atzo.