AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hirugarren greba eguna dute gaur Aernnovako langileek kaleratzeen aurka

82 behargin kanporatu nahi ditu aeronautika enpresako zuzendaritzak Berantevillako (Araba) plantatik. Atzo, enpresako arduradun batek Ertzaintzak eskolta emanda sartu behar izan zuen lantegira.

Hirugarren greba eguna dute gaur Araban Aernnovako langileek. 2021eko otsailerako Berantevillako (Araba) lantegitik 82 langile kaleratzeko asmoa du aeronautika enpresako zuzendaritzak. Astelehenean hasi zuten hiru eguneko greba langileek; atzo, enpresako arduradun batek Ertzaintzak eskolta emanda sartu behar izan zuen fabrikara, Polizia langileei bultzaka aritu ondoren.

Aernnovakoak ez dira aeronautika sektorean borrokan ari diren bakarrak. Joan den ostegunean, esaterako, mobilizazio bateratua egin zuten Aernnovan eta Alestisen soldatapean jarduten duten beharginek (bi enpresen artean, ia 200 langile kanporatuko dituzte Araban).

Aernnova azaroan hasi zen Euskal Herrian langileak kaleratzen; lau izan ziren kaleratuak. Gainera, Miñaon (Araba) 180 beharginez osatutako ingeniaritza planta bat du enpresak eta hango langileak abendura arte egon dira aldi baterako enplegu-erregulazio espedientearekin. Beharginen diziplina faltarekin mozorrotu zituzten lehen lau kaleratze horiek, kalte-ordainak ekidinez.

Inditexeko langileek protesta egin dute Donostian, 20 saltokiren itxiera salatzeko
Inditexek 20 saltoki itxi nahi ditu Hego Euskal Herrian, online salmentak indartu nahi dituela argudiatuta. Hain zuzen, Leioan, Irunen, Iruñean, Bilbon, Gasteizen eta Barakaldon daude enpresak lehenik eta behin zarratu nahi dituen zazpi lantokiak, eta 66 langileren lanpostuak egongo lirateke kolokan. Donostian protesta egin zuten atzokoan beharginek.