AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hogei migratzaile topatu dituzte hilik Txad eta Libiaren arteko desertuan

Atzo aurkitu zituzten hilotzak; bi egun lehenago hil ziren ur faltagatik eta tenperatura altuengatik. Libia igarobide bilakatu da milaka migratzailerentzat.

Libiako salbamendu-zerbitzuek hogei migratzaile topatu zituzten hilik atzo, ekainaren 29an, Libiaren hegoaldeko desertuan, Libia eta Txad bereizten dituen mugatik gertu. Dirudienez, bi egun lehenago hil ziren hogei pertsona horiek, ur faltaren eta tenperatura altuen eraginez. Kamioneta baten inguruan topatu zituzten hilotz guztiak; antza, matxura bat izan zuen ibilgailuak, eta horren ondorioz ekin zioten oinez ibiltzeari.

Afrikako eta Ekialde Ertaineko gerretatik eta miseriatik ihesi doazen milaka lagunentzat igarobide bat bihurtu da Libia, eta gehienek heltzen diote Mediterraneo Erdialdeko ibilbideari. Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen arabera, handik migratzen ahalegindu diren 9.340 pertsona itzuli dituzte Libiara, nahiz eta eremu "ez segurutzat" jotzen duten erakunde humanitarioek. 156 pertsona hil dira handik igarotzean, eta 565 desagertu dira.

Sortuk beto politikoa jarri dio IAri Donostiako Egia auzoan
2019an Egiako txosnagunean parte hartzeko eskaria egin zuenetik, aitzakia bat bestearen atzetik eman du Jai Batzordeak IAren parte-hartzea ukatzeko, Sortuk bultzatuta. Hala, Donostiako auzo horretan ere txosna jartzeko eskubidea ukatu diote Mugimendu Sozialistako antolakunde bati.