AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hogei urteko espetxe-zigorrak eskatzen dituzte zazpi lagunentzat, Aroztegiko proiektuari aurre egiteagatik

2021ean kanpatu zuten, Lekarozko Aroztegiko obren kontra protesta egiteko. "Talde kriminal antolatu bat izatea" leporatu diete.

Atzo arratsaldean, agerraldi bat egin zuten Lekarozen (Nafarroa) ehunka pertsonak, Aroztegiko obren aurkako protesten harira auzipetutako lagunen egoera salatzeko. Guztira, zazpi pertsona seinalatu dituzte prozesu judizialean, eta zigor altuak eskatu dituzte haien kontra: denera, hogei urteko kartzela-zigorrak eta 56.000 euroko isunak jarri nahi dizkiete.

2021eko apirilean izan ziren Aroztegiko proiektuaren aurkako protestak. Bertan kanpatu zuten hainbat eta hainbat pertsonak, Palacio de Arozteguia SM enpresak martxan jarri nahi zuen proiektuari ezetz esateko. Luxuzko 228 etxebizitza, golf-zelai bat eta hotel bat eraiki nahi zituen enpresak.

2021ean, bat-batean eraman zuten proiektu hori eraikitzeko makineria Aroztegira, baina lanak geratzeko asmoz kanpatu zuen bertan jende andanak. Atzo gogorarazi zutenez, modu horretan lortu zuten obra geratzea. Palacio de Arozteguia SM, TEX eta Queipo SM enpresak "etxera bidali" zituzten.

Guztira zazpi lagun auzipetu zituzten protesten harira, eta akusazio larriak egin dituzte euren kontra: "talde kriminal antolatu bat izatea" egotzi diete, baita "derrigortze- eta bortxa-delituak egitea" ere.

"Guk argi dugu epaiketa politiko honetan herritarrek beren burua eta lurrak defendatzeko duten konpromisoa eta gaitasuna zigortu nahi dutela", esan zuten atzo auzipetuek.

Txosnen debekuaren aurka mobilizatuko dira Lizarran
Autobus-geltokiko parkingean txosnak jartzea debekatu du Lizarrako Udalak. San Benitora lekualdatu nahi ditu, baina Festagirok uko egin dio inposaketa horri. Emakumeentzat leku arriskutsua dela, udalak herriko eragileak jaietako dinamika sozialetik urrundu eta isolatu nahi dituela eta tokialdaketak bideragarritasun ekonomikoa arriskuan jarriko duela argudiatu dute txosnen antolatzaileek. Manifestazio batera deitu dute larunbaterako, uztailaren 20rako.