AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Horno de la Estafetako lan-gatazka irabazi du Iruñerriko Langile Autodefentsa Sareak

Abuztuan hasi zen lan-gatazka Alde Zaharreko tabernan, nagusiek dirua zor baitzioten behargin ohi bati; hala, borroka hasi zuten berak eta LASek, enpresari exijitzeko zor zion zenbatekoa ordain ziezaiola. "Antolatutako elkartasunari esker", egindako eskakizun guztiak betearaztea lortu dute.

Iruñerriko (Nafarroa) Langile Autodefentsa Sareak abuztu erdialdean eman zuen Horno de la Estafeta tabernako lan-gatazkaren berri. Lantoki aurrean protestak egiteari ekin zion, langile ohi bati dirua zor baitzioten Alde Zaharreko negozioko nagusiek. Zehazki, Gabonetako aparteko ordainsariak, kitatze-agiriari lotutako ordainsariak nahiz 2022an zegozkion eta egin ez zituen jaiegunei lotutakoak zor zizkion enpresak, eta horiek ordain ziezazkiola exijitzeko hasi zuten borroka behargin ohiak eta LASek.

Nagusiei eskaera horiek egin zizkieten, baina zenbateko osoa ez ordaintzea erabaki zuten haiek, zati bat soilik ordaindu baitzioten; horregatik ekin zioten protestak egiteari. "Sarearen jarduna ez da etengo langileraren eskakizun guztiak bete arte", adierazi zuen LASek abuztuan.

Berriki jakinarazi du, ordea, lan-gatazka irabazi duela azkenean: behargin ohiari zor zion zenbateko osoa ordaindu dio enpresak. "Antolatutako elkartasunari esker, langilearen eskaera guztiak bete dira", nabarmendu dute LASeko kideek.

"Beste behin ere, langilea antolatu eta bakardadea eta ezintasuna gaindituz kolektiboki nagusien inpunitateari aitzina egitean, langilea errudun sentiaraziz erantzun dute haiek", salatu dute, baina: "Enpresariek biktimak bailiran jokatzen dute, pairatzen ditugun lan-baldintza miserableen erantzule bakarrak direnean". Seinalatu dute, gainera, gaur egun "pobretze orokorra" bizitzen ari dela langile klasea.

LASek azpimarratu du, dena den, "borrokak bere fruituak eman" dituela berriz ere. "Indartsuagoak izateko, lanbideetan zein horietatik at antolatzea ezinbestekoa da. Baina, aldi berean, harago joan behar gara, klase antolakundea eraikiz; arazo horiek guztiak sortzen dituen gizartea gainditu behar dugu", ondorioztatu du.

Hala, dei egin du "autodefentsa kolektiboa indartzeko sareak ehuntzera". "Segi dezagun elkarrekin egunero langile klase bezala ditugun oztopoei aurre egiten, nagusien inpunitateari aurre egiten", gaineratu du.

🔴ETA AZKENIK, EL HORNO DE LA ESTAFETAK ZOR ZUENA ORDAINDU DU🔴

🔴...Y EL HORNO DE LA ESTAFETA PAGÓ LO QUE DEBÍA🔴#hikbakarrikezinelkarlaneanaitzin#solanopuedescontugentesí pic.twitter.com/fU5Jc0blfF

— Red de Autodefensa Laboral (@autodefentsare) October 9, 2022
Askatasun zibil eta politikoen indizeek behera egin dute azken bi hamarkadetan Espainiako Estatuan
Adierazpen, erlijio, mugimendu eta elkarteak eratzeko zein biltzeko askatasunak murriztu egin dira 2000. urtetik hona, komunikabideen pluraltasunarekin eta demokrazia zuzenerako aukerekin batera. International Institute for Democracy and Electoral Assistance ikergunearen arabera, joera berdina sumatzen da Europa mailan.