AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hotz-bolada betean, Iruñean 100 bat pertsona behartuko dituzte gaua kalean egitera

Iruñeko hainbat kolektibok prentsaurrekoa egin dute gaur, Jesus eta Maria aterpetxetik 100 lagun inguru botako dituztela salatzeko. Udalak hotzaren aurkako protokoloa jarri zuen martxan azaroan, baina baldintza baztertzaileak zituen, eta gazte migrante ugari kondenatzen zituen kalera. Igandean muturreko kasuetarako protokolo berri bat ezarri zuten, baina gaur etengo dute, jende andana berriz ere karriketara bidaliz.

Azken asteotan, hotz-bolada betean, 100 pertsonak baino gehiagok kalean igaro behar izan dute gaua

Aurreko igandean, abenduaren 8an, Emergentziazko Laguntza Humanitariorako Protokoloa sartu zuen indarrean Iruñeko Udalak. Hotzaren kontrako protokoloak artatzen ez dituen pertsonei bideratuta dago, hau da, erroldatuta ez daudenei edo urtebete egin ez dutenei. 94 plaza gehiago eskaintzen ditu larrialdi-protokoloak, egun zehatz batzuetarako, Jesus eta Maria erromesentzako aterpetxera ere eramaten baitituzte etxerik gabeko pertsonak, errolda- edo antzinatasun-irizpideak kontuan izan gabe.

Araudi berri hori, hala ere, muturrekotzat jotako egoeretan bakarrik aplikatuko dute, eta behin-behineko adabaki bat besterik ez da. Udalak berak txosten batean adierazi duenez, "tenperatura baxuen ondorioz aktibatuko da", alegia, hainbat egunez, 1º-koa edo baxuagoa izan bada tenperatura minimoa, eta 5º-koa baino baxuagoa tenperatura maximoa. Uholdezko urak edo elurte "gogorrak" ere barne hartzen ditu larrialdi-protokoloak. Dena den, etxerik gabeko pertsonek 08:15etatik 12:30era bitartean utzi beharko dute aterpetxea, eta gosaria, ogitarteko bat eta ur-botila bat besterik ez dituzte jasoko.


Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista, Paris 365, Haritu Etxebizitza Sindikatua, Lantxotegi, PIM-MIG, Salhaketa eta beste hainbat kolektibok prentsaurrekoa egin dute gaur arratsaldean, udaletxe aurrean. Bat egin dute etxerik gabeko pertsonek "sufritzen dituzten babesgabetasuna eta arriskua" salatzeko, eta exijitzeko irekita manten dezatela Jesus eta Maria aterpetxea, "alternatiba egonkorrak lortu arte".




Urtarrilaren 25ean mobilizatzera deitu du GKSk, gerraren eta faxismoaren kontra
Mobilizazioak egingo ditu egun horretan Bilbon eta Iruñean. "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen", gazte langileak deitu ditu lehen lerroan egotera.