AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Huerta de Peraltako langile baten aldeko elkartasun kanpaina hasi dute zenbait eragilek eta sindikatuk

Abdenabi Mellas du izena Huerta de Peraltako greba eta borroken ondorioz auziperatu duten langileak. Bere aurkako bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak, baita Espainiako estatutik bost urtez kanporatzea ere. Horren aurrean, '#AbdenabiLibre' kanpaina jarri dute martxan zenbait eragilek eta sindikatuk. Gaur mobilizazioa egingo dute Tafallako epaitegiaren aurrean.

Iazko udazkenean hasi zituzten grebak eta borrokak Azkoiengo (Nafarroa) Huelta de Peraltako langileek, eta justizia burgesaren erantzuna mahai gainean dago jada. Espetxeratzeko eta bost urtez Espainiako estatutik kanporatua izateko arriskuan dago Abdenabi Mellas behargina, eta 2.500 euroko isuna ere jaso dezake.

LAB sindikatuak ekainean salatu zuen Huerta de Peraltako langileen aurkako jazarpena; izan ere, fiskaltzak isunen bidez ito nahi izan ditu. Horietako bati, Mellasi, espetxe zigor eskaera ere gehitu diote.

Hala, #AbdenabiLibre eta gurekin kanpaina jarri dute martxan hainbat sindikatuk eta eragileek. Atzo goizean aurkeztu zuten gitasmoa, Iruñeko (Nafarroa) Justizia Jauregiaren atarian, eta dozenaka lagun bildu ziren bertan, langileari elkartasuna adierazteko. Elkarretaratze zaratatsua egingo dute gaur 19:00etan hasita, Tafallako epaitegiaren aurrean.

Josu Urrutikoetxearen auziak atzeratu ditu Parisko Auzitegiak
Josu Urrutikoetxearen aurkako 2010eko auzia urtarrilaren 6ra arte atzeratu dute, Parisko Kasazio Auzitegiak erabakia hartu bitartean. 2017ko auziari dagokionez, irailaren 12an izango da epaiketa, baina soilik prozeduraren ikuspegitik. Espainiako Estatuak egindako euroagindu eskaera urriaren 16an aztertuko dute. Gizateriaren aurkako krimena leporatuta irekitako euroaginduaz gain, uztailaren 10ean, beste bi espainiaratze agindu jakinaraziko dizkiote Urrutikoetxeari.